DIDAKTIKA OROKORRA

sábado, 29 de abril de 2017

Hamabigarren astea!

Aste honetan berriro ere, aste motza dugu! San Prudentzio eguna dator, orduan, ostiralean klase praktikorik ez dagoenez, asteazkeneko klase teorikoa erabiliko dugu taldeko ekarpenak egiteko.

Astearteko eguna, unitate didaktikoa egiten jarraitzeko denbora izan dugu, beraz, pasaden astean aurkeztutako atala egiteari ekin diogu, hau da, animalien unitate didaktikoaren edukiak finkatu ditugu. Hemen uzten dizuet, gure ustez, proposatzen ditugun jarduerekin landuko diren edukiak.






Asteazkenean, aldiz, lehen aipatu dudan moduan, taldeko ekarpenak egiten egon dira. Gaurkoan, hiru talde ibili dira metodologiaren inguruko informazioa ematen. 

Lehenengo taldeak, gaur egungo hezkuntza sistema eta pedagogia berritzaileei buruz hitz egin dute. Haiek emandako informazioaz baliatuz, nik sortutako aurkzpentxoa uzten dizuet, pedagogia desberdinen inguruko ezagutzak izateko!




Bigarren taldeak, rol playing bat egitea erabaki dute. Horretarako, klaseko hamar ikasle hartu dituzte, haurren papera burutzeko. Korro batean jarri dituzte, eta giro egoki bat sortzeko, galderak egin dizkiete. Galdera horien ostean, iraskarleei interesatzen zaizkien gaiei buruzko galderak egin dizkiete, haurren erantzunak jakiteko.

Honen ostean, metodologia egoki baten adibidea eman digute eta honako baldintza hauek bete behar dira:



Azkenengo taldeak, metodologiari buruzko aurkezpena egin dute, eta horren ostean, Montessori pedagogiari buruzko informazioa eman digute. Hona hemen pedagogia berritzaile honen kontzeptu nagusiak:




Astearekin bukatzeko, Maitanek egelan jarri duen txostenaren aurkezpena egin dut, unitate didaktikoaren metodologia atala egiteko pausuak azaltzen dituena. Espero dut zuen gustokoa eta baliagarria izatea!










ERREFERENTZIAK:


Belasko,M. Metodologia. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/857661/mod_resource/content/1/4.%20Metodologia.pdf
Rodriguez,A. (2015-2016). Metodologia berritzaileak Haur Hezkuntzan. Irale-Gasteiz. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://eimakatalogoa.eus/objetos/METODOLOGIA%20BERRITZAILEAK%20HAUR%20HEZKUNTZAN.pdf

237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

viernes, 14 de abril de 2017

Hamaikagarren astea...

Aste Santuaren oporrak datoz, beraz, aste oso motza dugu gure aurrean!
 
Asteartean, aurreko astean izandako aurkezpenen atalari ekin diogu, unitate didaktikoaren edukiak, hain zuzen ere. Behin eduki motak ondo ulertuta eta bereiztuta izanda, aukeraketa eta sekuentziazioa nola izan behar den pentsatu dugu, eta horretarako, Maitanek egela-n jarritako aurkezpena hartu dugu. Hortik abiatuz, genially-ren bidez sortutako laburpentxoa uzten dizuet, informazioa modu sinple eta bisualago batean izateko!



Asteazkenean, berriz, K2 modulu lanaren aurkezpenak izan ditugu, beraz, ez dugu didaktika irakasgairik izan. Hala ere, Hezibizi taldeak, lanean ibili gara, unitate didaktikoaren inguruko kontzeptuak hobeto sakonduz eta landuz. Horretarako, Maitanek emandako gidoia erabili dugu, lana burutzeko bete behar diren pausuak azalduz. Hona hemen sortutako power point-a, espero dut zuen gustokoa izatea eta unitate didaktikoaren nondik norakoak hobeto ulertzeko erabilgarria izatea!



Bukatzeko, unitate didaktikoaren egituraren mapa kontzeptuala uzten dizuet, lana burutzeko gida, eskema moduan izateko!




Opor onak pasa eta bueltan ikusiko gara!!



 

ERREFERENTZIAK:
 Belasko,M. Edukiak. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/849997/mod_resource/content/2/3.%20EDUKIAK.pdf


Belasko,M. Unitate didaktikoaren egitura. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/course/view.php?id=2655


viernes, 7 de abril de 2017

Hamargarren astea!!!

Aste honetan, talde lanean ibili gara, entregatu beharreko lanak aurreratzen eta eginbeharrekoak egiten! Jadanik, lauhilabete honetako azkenengo txanpan gaude eta horrek, izugarrizko lana eta milaka gauza egin behar ditugula esan nahi du. Beraz, HEZIBIZI taldearekin egon naiz, burutu beharreko unitate didaktikoa egiten eta lan modularreko hirugarren faseari dagokion zatiari itxura ematen.

Hasteko, pasaden astean gelan azaldutako unitate didaktikoaren atalarekin egon gara, hau da, helburuak zehazten eta finkatzen. Horretarako, lau jarduera pentsatu ditugu, eta jarduera horietatik abiatuz, animalien unitate didaktikoaren helburu orokorrak eta espezifikoak ezarri ditugu.



Baita ere, unitate didaktikoaren bidez landuko diren konpetentziak ezarri ditugu eta horretarako, 237/2015 dekretua jarraitu dugu. Hona hemen gure ustez, animalien gaia haur hezkuntzako gela batean lantzeko, landu beharreko konpetentziak:



Asteari amaiera emateko, taldeen ekarpenak izan ditugu. Gaurkoan, edukien inguruko informazioa jaso dugu Ikimilikiliklik taldearen laguntzaz. Nola aste honetan ez dugu Maitaneren aurkezpenik izan, egela-n utzi digun dokumentutik berreskuratu dut informazioa, jarraian uzten dizuet aurkezpena egiteko eta edukien definizioa eta motak zehazteko erabili dudana. Beraz, espero dut unitate didaktikoa egiteko baliagarria izatea eta kontzeptuak modu argiago batean ulertzeko modukoak izatea!
 


 


Bukatzeko, Ikimilikiliklik taldeak, prozedurazko edukiak, eduki kontzeptualak eta jarrerazkoak azaltzeko jarri duten bideoa uzten dizuet, modu simple eta dibertigarri batean azaltzen baitira, marrazki bizidunen bidez adibideak jarriz.






ERREFERENTZIAK: 

 Belasko,M. Edukiak. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/849997/mod_resource/content/2/3.%20EDUKIAK.pdf

Ikimilikiliklik taldea. Edukiak. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/mod/folder/view.php?id=722395



sábado, 1 de abril de 2017

Bederatzigarren astea!

Aurreko asteari jarraipena emateko, unitate didaktikoaren justifikazioa burutu dugu. Gure gaia ANIMALIAK denez, Amurrio herrian egitea aukeratu dugu, baserriz inguraturik dagoen ikastola batean. Horretarako, herriaren testuingurua eta eskolako web gunea aztertu dugu, hortik informazioa jasoz eta bilduz. Hemen uzten dizuet Yasmina Martinez ikaslearekin batera egin dudan aurkezpentxoa, unitate didaktikoaren justifikazioan aipatu ditugun hainbat ezaugarri baliagarriak aipatuz:

Powered by emaze


Asteazkenean, unitate didaktikoaren bigarren atalaren aurkezpena izan dugu, kasu honetan, asmoen aurkezpena. Horretarako, Maitanek, power point bat prestatu du, eta gelan, honen azalpena egin du, atal horren inguruko informazioa emanez. Erabilgarria izan zaigu plangintza didaktikoaren bigarren atalari hasiera emateko, helburu motak desberdintzeko eta gure kasua, hau da, animalien unitate didaktikoa, burutzeko helburuak zehazteko. Hona hemen, nire taldekidearekin (Yasmina) egindako txostenaren laburpena:





Ostiralean, berriz, ikasleen ekarpenen eguna izan da, aurreko klasean Maitanek egindako aurkezpenari buruzkoa. Gaurkoan, gure txanda izan da, hau da, HEZIBIZI taldearena. Zailtasunak izan ditugu unitate didaktikoaren asmoen atala ondo ulertzeko, orduan, Maitaneri laguntza eskatu diogu.

Maitanek, bi txosten eskaini dizkigu, eta horietan oinarrituz, honako power point-a prestatu dugu, unitate didaktikoen helburu moten azalpenak eginez eta adibideak jarriz.




Bukatzeko, umeenganako abusu sexualei buruzko bi bideo ikusi ditugu, izan ere, gaur egun oso zabalduta dagoen arazo larria da. Honekin batera, Maitanek, honi buruzko online formakuntza bat dagoela azaldu digu, beraz, gaiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, kurtso horretan apuntatzea erabaki dut. Hemen uzten dizuet gelan ikusitako bideoak, espero dut zuen gustokoak izatea!

 





ERREFERENTZIAK


Egelatik ateratako informazioa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/845417/mod_resource/content/1/2.%20ASMOAK.pdf

Todo Padre debe ver este video (UNICEF). Honako webgune honetatik berreskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=mrCRcj7wwQI

TEASER CORTO DOCUMENTA 'LA REVOLUCION FLUORESCENTE'. Honako webgune honetatik berreskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=O54gPDIiSWM&feature=youtu.be