DIDAKTIKA OROKORRA

domingo, 26 de marzo de 2017

Zortzigarren astea!!!

Aste honetan, irakasle berria dugu!! Maitane Belaskok, didaktika orokorra irakasgaiko irakasle berria da eta kurtso bukaera arte egongo da gurekin. Pasaden ostiralean, Alaitzen azkenengo eguna izan zen, izan ere, egiten ari den tesia bukatzeko, lauhilabete hau amaitzeko geratzen den denbora erabiliko du.

Hasteko, Maitanek bere burua aurkeztu du eta klaseko ikasle guztioi aurkezpena egitea eskatu digu, modu honetan, izenak ikasten hasteko.

Honen ostean, bere tutoretza orduak eta korreo helbidea eskaini digu, zeozer behar izanez gero, berarekin kontaktuan jartzeko. Hemen uzten dizuet bere email helbidea eta tutoretzen orduak!

KORREO HELBIDEA: maitane.belasko@ehu.eus


TUTORETZA ORDUAK:



Aste honetatik aurrera, plangintza didaktikoa egingo dugu, eta horretarako, K2 modulu lanaren taldeak erabiliko ditugu. Astero, plangintza didaktikoaren atal baten azalpena emango du Maitanek, eta gure lana, kasu honetan, atal horren informazioa bilatzea eta ekarpen berriak beste ikaskideei eskaintzea izango da. Ostegun/ostiraletan, azpitaldeen arabera, klaseko bi taldek egingo dute aurkezpen txiki bat, aste horretan irakasleak azaldutako kontzeptuaren inguruko ekarpenak ekarriz.

Zozketa baten bidez, talde bakoitzari unitate didaktikoaren atal bat esleitu zaio, beraz, Maitanek egingo dituen aurkezpen eta horren inguruko informazioa berria bilatuz, talde bakoitzak bere aurkezpentxoa prestatuko du, egokitu zaion egunean beste ikaskideen aurrean egiteko.

Plangintza didaktikoaren atalak, honako hauek dira:






Asteazkenean, lehenengo atalarekin hasi gara, inguruaren azterketa, hain zuzen ere. Maitanek, power point baten bidez azaldu digu atal honen nondik norakoak, eta honen ostean, lanari ekin diogu. Lehendabiziko gauza, unitate didaktikoaren gaia aukeratzea izan da, eta nire taldeak, "animaliak" gaia aukeratzea pentsatu dugu.




Behin gaia aukeratuta izanda, inguruaren azterketarekin hasi gara. Asmatu dugun egoeraren justifikazioa egiteko, honako atal hauen azterketa egin dugu:







Maitanek emandako azalpenei dagokionez, hainbat puntu jorratu ditu egoeraren azterketa hobeto ulertzeko eta unitate didaktikoaren lehenengo puntua egiteko baliabideak izateko. Honako atal hauek landu ditu bere aurkezpenaren bidez eta hauxe da berak sortutako pdf-aren link-a: Egoeraren azterketa

  • Zertarako egiten da
  • Zeintzuk dira eman beharreko pausuak
  • Lehentasunak zehazteko pausuak
  • Kontuan hartu beharreko aldagaiak


Asteari bukaera emateko, ostiralean, klaseko bi taldek, egoeraren justifikazioaren inguruko ekarpen berriak egin dituzte. Lehenengo taldeak, ingurunearen azterketa egiteko pausuak zeintzuk diren azaldu dute eta bigarren taldeak, berriz, kasu praktiko baten bidezko azalpena egin dute.
 
Jaso ditudan apunteekin, bi laburpen txiki prestatu ditut, beraz, hemen uzten dizkizuet!


Lehenengo taldea:






Bigarren taldea:
Kasu praktiko baten bidez, egoeraren azterketa nola burutzen den azaldu dute. Hasteko, James-en haurraren kasua zein den kontatu digute, egoera hobeto ulertzeko asmoz.

James-ek hiru urte zituelarik, jokabide arraroak eta bereziak zituen, beraz, bere gurasoek, psikiatrarengana eramatea erabaki zuten. Bertako psikiatrak, autismoa zuela diagnostukatu zioten, orduan, egoeraren azterketa egiteari ekin zioten. 
Haurrak elkarrekintza sozial desberdinetan zituen jokabideak aztertzen hasi ziren, psikiatren, ikastolako orientabide sailen, tutorearen eta irakasleen laguntza erabiliz.
Ikerketa burutzeko, hainbat arlo garrantzitsuak dira, eta kasu honetan, James-en eremu hurbilenak dira informazio gehien emango duten pertsonak, hala nola; familia, eskola... Beraz, hauek dira informazio iturriak:
  • Familia: haurrak etxean dituen jokabideak aztertu eta jaso
  • Tutorea eta beste irakasleak: klasean dituen eta beste ikasleekin dituen jokabideak aztertzen dituzte
  • Psikiatra: ebaluazioa medikoa egiten dio haurrari
  • Klasekideak: bi funtzio betetzen dute, alde batetik zuzena, eta bestetik, zeharkakoa. Zuzena, irakasleak James-en jarrera behatzen duenean beteko da, eta zeharkakoa, haurra irakaslearegana zuzentzen denean beteko da.

Hasierako eta diagnostikoa egin osteko egoerak honako hauek izan ziren:








ERREFERENTZIAK:

Belasko,M. Egoeraren azterketa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/844649/mod_resource/content/5/1.%20EGOERAREN%20AZTERKETA.pdf


viernes, 17 de marzo de 2017

Zazpigarren astea!

EGUNEROKOA ETA EKARPENAK:
 
Aste honetan, bi klase soilik izan ditugu, bata, teorikoa eta bestea, praktikoa.Izan ere,  lan modularraren zuzenketak gainbegiratzeko eta jasotzeko, Alaitzen taldeak, astearteko didaktika orokorreko teoria klasea erabili dugu.

Aurreko asteetan bezala, aste honetan, Unitate Didaktikoen inguruko ezagutzak jasotzen, eraikitzen eta barneratzen ibili gara. Baina gaurkoan, gure ikaskide batzuen laguntzarekin izan da.

Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa egin duten 3 ikaskide hautatu ditu Alaitzek, kasu honetan, sortu behar dugun unitate didaktikoaren atalak gela osoaren aurrean azaltzeko. 

Garazi Goimendiourruti, Itsaso Beitia eta Nagore Alcázar izan dira lana burutzeko beharrezko informazioa eman digutenak, unitate didaktiko bat gauzatu ahal izateko jakin beharreko ezagutzak transmitituz.

Haiek egindako aurkezpenaren laburpentxo bat egitea erabaki dut, puntu esanguratsuenak eta interesgarrienak aipatuz. Hona hemen "genialy"-ren bidez sortu dudan eskema!



Klase praktikoan, aldiz, informatika gelara joan gara, etorkinei buruzko inkesta bat egitera. Honen ostean, pertsona bakoitzak didaktikaren bi definizio aukeratu ditu, internetetik lortutakoak. Geroago, taldeka, amankomunean jarri ditugu eta aukeratutako definizioen artean, gure ustez hoberena edo interesgarriena hautatu dugu. Hemen uzten dizuet nik lortutako definizioak eta nire taldearekin aukeratu dudana.

Didaktikaren definizioak:
  • Hezkuntza zuzentzen eta gidatzen duen zientzia da
    •  Didaktikak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ahalbidetzen duen eta testuinguru jakin bateko curriculuma kontuan hartuz, ikaslearen formakuntza integrala xede duen zientzia da.
    •  Ikaskuntza-teknika eta metodoez arduratzen den pedagogiaren atala da. Ikasle eta irakasketa elementu eta prozesuak bere ikerketen oinarri dien gai zientifiko-pedagogikoa, hezuntza zuzentzen eta gidatzen duena da. Didaktika orokorra, arau eta oinarriak ematen ditu irakaskuntza osotasunean hartzen duelako.

    Amankomunean aukeratutako definizioak 

    • "Berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologoa da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik" 
    •  Medina Rivilla (1987). "La didáctica es el estudio de la educación intelectual del hombre y del conocimiento sistemático que ayuda al alumno a autoconocerse facilitándole las pautas para que elija la más adecuada para lograr su plena realización personal. La didáctica es una disciplina pedagógica que analiza, comprende y mejora los procesos de la enseñanza aprendizaje, las acciones formativas del profesorado y el conjunto de interacciones que se generan en la tarea educativa".

    HAUSNARKETA PERTSONALA: 

    Aste honetako  klaseak azkarregi eman direla uste dut. Ikaskideen aurkezpena, unitate didaktikoak nola burutu behar diren jakiteko baliagarria izan da, baina gelan emandako azalpenetaz aparte, nire kabuz informazioa bilatu behar izan dut. Aurkezpena nahiko azkar izan da, beraz, ez dugu denborarik izan apunteak hartzeko eta dena ondo ulertzeko. Teoria dexente dugu unitate didaktikoei buruz, horregatik, abesgarriagoa izango lirateke barneratu dugun informazio guztia praktikan jartzea, azken finean, etorkizunean eginbeharreko lana baita. 

    Bestalde, "didaktika"ren definizioak bilatzearen jarduera, nahiko interesgarria izan dela iruditu zait. Kontzeptu oso potoloa denez, ulertzeko zaila izan daiteke, beraz, horren inguruko definizioak bilatzea erabilgarria da benetan hitz horren atzetik dagoena modu dinamiko batean barneratzen hasteko.

    ERREFERENTZIAK: 

    Goimendiourrutia, G. (2017ko martxoak 17). Unitate didaktikoa. Prezi aurkezpena. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://prezi.com/f5unxun7kqdy/unitate-didaktikoa/

    Etxague, X. (2004). Didaktika orokorra liburua
    Hernández, L. Perez de Arribe, L. Ibarra, L. Zarzosa, M. (2012ko martxoaren 12an). Didaktikaren definizioa. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://haurhezkuntzakoikasleak.blogspot.com.es/2012/03/didaktikarendefinizioa.html
    Olano, L (2012 maiatzaren 16a). Didaktika Orokorra. Prezi aurkezpena. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://prezi.com/gnfxesscq0pa/didaktika-orokorra/

    Zuriñe. (2012ko martxoaren 19a). Didaktikaren definizioa. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://neskak4.blogspot.com.es/2012/03/didaktikarendefinizioa.html
      
    Unitate didaktikoen inguruko informazioa, honako webgune honetatik berreskuratua:  http://urtekoprogramazioa.pbworks.com/w/file/fetch/51982689/Unitate%20Didaktikoaren%20Ildo%20Nagusiak%20eta%20Osagaiak.pdf
     

    martes, 7 de marzo de 2017

    Seigarren astea!!

    Aurreko astean azaldu nuen moduan, Amaia Elizagoien, Naiara eta Ane Loiarte ikasleak, beste rol bat izango dute lauhilabete honetan zehar. Haien eginkizuna, ebaluatzaile, dokumentatzaile eta behatzaile funtzioa betetzea izango da, modu horretan, gelan sortzen diren zalantzak argitu eta behar dugun kontzeptuen inguruko informazioa eskainiz.
     
    Horretarako, blog bat eta korreo kontu bat eman digute, aurkezten diren zalantzak korreora bidaltzeko eta haiek blog-aren bitartez zalantza horiei erantzuna emateko.
     
    Hemen uzten dizuet gure ikaskideak ahalbidetu diguten helbideak, behar izanez gero erabiltzeko!

    - BLOG helbidea: didaktikakobehatzaileak.blogspot.com.es

    - GMAIL helbidea: didaktikakobehatzaileak@gmail.com
     
    Honetaz aparte, haien lana errazteko asmoz, lan modularreko taldeak erabiliz, hainbat galderei erantzuteko eskatu digute. Honela, galdera horien erantzunaren arabera, gelako ikasleon behar eta interesak kontuan hartuz, teoria klaseak emateko erabiliko duten metodologia erabakiko dute.
     
    Nire ustez, galdera oso interesgarriak dira, beraz, nire taldekoen erantzunak partekatzea erabaki dut, gure iritzia zein den ezagutu ahal izateko. Hona hemen prestatu dudan aurkezpena galderei erantzuna emanez:


    Powered by emaze


    Didaktika eta metodologia kontzeptuak ondo definitzea beharrezkoa da, horrela, irakasgaiaren  nondik norakoak ezagutu ahal izateko. 

    - Didaktika: pedagogiaren adarra da, diziplina pedagogiko zientifikoa. Bere helburua, diziplina eta hezkuntza hobetzeko pausuak zehaztea da, horrela hezkuntza haurrarengan ondo heltzeko eta emateko. Eskemak planifikatu, jaso eta behatu

    Metodologia: irakasteko eta ikasteko prozesuan erabakiak hartzeko prozesua da.

    Gure gelako funtzioari eta egoerari dagokionez, nire iritzia zein den partekatu nahi dizuet, modu honetan, zer nolako aldaketak egingo nituzke edo metodologiari buruz pentsatzen dudana zuekin konpartitzeko. Horretarako aurkezpen bisual bat egin dut, saio teorikoan, Amaia eta Anek emandako galderei erantzuna emanez. Modu erakargarri eta sinple batean, nire pentsaera azaltzen dut, espero dut zuen gustokoa izatea!


    Powered by emaze


    Asteari bukaera emateko, aurreko astean ikusten hasi ginen bideoari jarraipena eman diogu.Loczy babes etxearen inguruko informazio oso interesgarria agertu da, batez ere lan egiteko moduari buruzko hainbat ezagutza. Hemen uzten dizuet jaso dudan informazioa biltzen duen mapa kontzeptuala!

     

    ERREFERENTZIAK: 

    Elizagoien Varela, A. (2017ko matxoak 7). Didaktikako behatzaileak. Prezi aurkezpena. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://prezi.com/t0oecr40wcec/didaktikako-behatzaileak/ 

    domingo, 5 de marzo de 2017

    Bostgarren astea!!

    Aste honi hasiera emateko, ebaluazioaren inguruko kontzeptuak lantzen egon gara. Gelako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ebaluatzeko, modu desberdinak daude, beraz, Alaitzek, ebaluaketa hori behatzeko eta prozesuan rol hori izateko aukera eman die gelako ikaskide batzuei. Modu honetan, klasean burutzen ditugun jardueren aurrean behatzaile lana burutuko dute eta ezagutza berriak ekarriko dizkigute, guztion ikaskuntza prozesua aberasteko.


    Amaia Elizondo ikaskideak, ebaluazioari buruzko paradigma berrien inguruko aurkezpen bat prestatu du, Hik Hasi aldizkarian argitaratu denari laburpen bat emanez. Oso interesgarria izan dela iruditu zait, batez ere ikaskide batek modu informalago batean trasmititutako ezagutzak barneratzeko aukera izan dugulako. Hona hemen Amaiak egindako aurkezpenari buruz egin dudan eskema:

    Powered by emaze




    Astearekin jarraitzeko, UNITATE DIDAKTIKOEN inguruan hitz egiten egon gara. Aurreko blog sarreretan azaldu dudan moduan, Unitate Didaktikoak, ikasgai edo eduki jakin eta zehatz baten inguruan hezkuntza-ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da, edukia ikaslearen mailara, eskura dauden baliabideetara eta lortu beharreko helburuetara egokitzen duena. Curriculumak barnehartzen dituen ezagutzak eta gaitasunak ikasgai desberdinetan bereizten dituzte unitate didaktikoek, eta horrela, hezkuntzaren antolaketan denbora-planifikazioa eta beharrezko ebaluazioa bideratuko da.


    Honako hauek dira unitate didaktikoen elementuak:





    Elementu guztiak hobeto azaltzen dituen eskema egin dut, modu bisual eta argiago batean ulertzeko:




    Bukatzeko, Emmi Piklerri buruzko bideo bat ikusi genuen, Budapest-en sortutako Lóczy izeneko babes- etxea, hain zuzen ere.


    Piklerren pedagogia, haurraren mugimendu askean oinarritzen da, hau da, umeak bere kabuz esperimentatzen ikasiko dute. Babes-etxea, haurreskola bihurtu da baina Piklerren pedagogiarekin jarraitzen dute.


    Hemen uzten dizuet egin dudan power-point-a. Bertan, Lóczy haurreskolaren funtzionamendua zein den azaldu dut, familiak, hezitzaileak eta haurrak duten papera aipatuz.








    ERREFERENTZIAK:

    Elizagoien Varela, A. (2017ko otsailak 21). Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua. Prezi aurkezpena. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://prezi.com/u4n702f2tsn1/gure-ebaluazio-paradigmaren/
     
    Rodríguez Torres, J. (2010). De las programaciones didácticas a la unidad didáctica: incorporación de las competencias básicas y concreción de las tareas.