Aste honetan, irakasle berria dugu!! Maitane Belaskok, didaktika orokorra irakasgaiko irakasle berria da eta kurtso bukaera arte egongo da gurekin. Pasaden ostiralean, Alaitzen azkenengo eguna izan zen, izan ere, egiten ari den tesia bukatzeko, lauhilabete hau amaitzeko geratzen den denbora erabiliko du.
Hasteko, Maitanek bere burua aurkeztu du eta klaseko ikasle guztioi aurkezpena egitea eskatu digu, modu honetan, izenak ikasten hasteko.
Honen ostean, bere tutoretza orduak eta korreo helbidea eskaini digu, zeozer behar izanez gero, berarekin kontaktuan jartzeko. Hemen uzten dizuet bere email helbidea eta tutoretzen orduak!
KORREO HELBIDEA: maitane.belasko@ehu.eus
TUTORETZA ORDUAK:
Aste honetatik aurrera, plangintza didaktikoa egingo dugu, eta horretarako, K2 modulu lanaren taldeak erabiliko ditugu. Astero, plangintza didaktikoaren atal baten azalpena emango du Maitanek, eta gure lana, kasu honetan, atal horren informazioa bilatzea eta ekarpen berriak beste ikaskideei eskaintzea izango da. Ostegun/ostiraletan, azpitaldeen arabera, klaseko bi taldek egingo dute aurkezpen txiki bat, aste horretan irakasleak azaldutako kontzeptuaren inguruko ekarpenak ekarriz.
Zozketa baten bidez, talde bakoitzari unitate didaktikoaren atal bat esleitu zaio, beraz, Maitanek egingo dituen aurkezpen eta horren inguruko informazioa berria bilatuz, talde bakoitzak bere aurkezpentxoa prestatuko du, egokitu zaion egunean beste ikaskideen aurrean egiteko.
Plangintza didaktikoaren atalak, honako hauek dira:
Asteazkenean, lehenengo atalarekin hasi gara, inguruaren azterketa, hain zuzen ere. Maitanek, power point baten bidez azaldu digu atal honen nondik norakoak, eta honen ostean, lanari ekin diogu. Lehendabiziko gauza, unitate didaktikoaren gaia aukeratzea izan da, eta nire taldeak, "animaliak" gaia aukeratzea pentsatu dugu.
Behin gaia aukeratuta izanda, inguruaren azterketarekin hasi gara. Asmatu dugun egoeraren justifikazioa egiteko, honako atal hauen azterketa egin dugu:
Maitanek emandako azalpenei dagokionez, hainbat puntu jorratu ditu egoeraren azterketa hobeto ulertzeko eta unitate didaktikoaren lehenengo puntua egiteko baliabideak izateko. Honako atal hauek landu ditu bere aurkezpenaren bidez eta hauxe da berak sortutako pdf-aren link-a: Egoeraren azterketa
- Zertarako egiten da
- Zeintzuk dira eman beharreko pausuak
- Lehentasunak zehazteko pausuak
- Kontuan hartu beharreko aldagaiak
Asteari bukaera emateko, ostiralean, klaseko bi taldek, egoeraren justifikazioaren inguruko ekarpen berriak egin dituzte. Lehenengo taldeak, ingurunearen azterketa egiteko pausuak zeintzuk diren azaldu dute eta bigarren taldeak, berriz, kasu praktiko baten bidezko azalpena egin dute.
Jaso ditudan apunteekin, bi laburpen txiki prestatu ditut, beraz, hemen uzten dizkizuet!
Lehenengo taldea:
Bigarren taldea:Kasu praktiko baten bidez, egoeraren azterketa nola burutzen den azaldu dute. Hasteko, James-en haurraren kasua zein den kontatu digute, egoera hobeto ulertzeko asmoz.
James-ek hiru urte zituelarik, jokabide arraroak eta bereziak zituen, beraz, bere gurasoek, psikiatrarengana eramatea erabaki zuten. Bertako psikiatrak, autismoa zuela diagnostukatu zioten, orduan, egoeraren azterketa egiteari ekin zioten.
Lehenengo taldea:
Bigarren taldea:Kasu praktiko baten bidez, egoeraren azterketa nola burutzen den azaldu dute. Hasteko, James-en haurraren kasua zein den kontatu digute, egoera hobeto ulertzeko asmoz.
James-ek hiru urte zituelarik, jokabide arraroak eta bereziak zituen, beraz, bere gurasoek, psikiatrarengana eramatea erabaki zuten. Bertako psikiatrak, autismoa zuela diagnostukatu zioten, orduan, egoeraren azterketa egiteari ekin zioten.
Haurrak elkarrekintza sozial desberdinetan zituen jokabideak aztertzen hasi ziren, psikiatren, ikastolako orientabide sailen, tutorearen eta irakasleen laguntza erabiliz.

- Familia: haurrak etxean dituen jokabideak aztertu eta jaso
- Tutorea eta beste irakasleak: klasean dituen eta beste ikasleekin dituen jokabideak aztertzen dituzte
- Psikiatra: ebaluazioa medikoa egiten dio haurrari
- Klasekideak: bi funtzio betetzen dute, alde batetik zuzena, eta bestetik, zeharkakoa. Zuzena, irakasleak James-en jarrera behatzen duenean beteko da, eta zeharkakoa, haurra irakaslearegana zuzentzen denean beteko da.
Hasierako eta diagnostikoa egin osteko egoerak honako hauek izan ziren:
ERREFERENTZIAK:
Belasko,M. Egoeraren azterketa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/844649/mod_resource/content/5/1.%20EGOERAREN%20AZTERKETA.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario