DIDAKTIKA OROKORRA

viernes, 17 de marzo de 2017

Zazpigarren astea!

EGUNEROKOA ETA EKARPENAK:
 
Aste honetan, bi klase soilik izan ditugu, bata, teorikoa eta bestea, praktikoa.Izan ere,  lan modularraren zuzenketak gainbegiratzeko eta jasotzeko, Alaitzen taldeak, astearteko didaktika orokorreko teoria klasea erabili dugu.

Aurreko asteetan bezala, aste honetan, Unitate Didaktikoen inguruko ezagutzak jasotzen, eraikitzen eta barneratzen ibili gara. Baina gaurkoan, gure ikaskide batzuen laguntzarekin izan da.

Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa egin duten 3 ikaskide hautatu ditu Alaitzek, kasu honetan, sortu behar dugun unitate didaktikoaren atalak gela osoaren aurrean azaltzeko. 

Garazi Goimendiourruti, Itsaso Beitia eta Nagore Alcázar izan dira lana burutzeko beharrezko informazioa eman digutenak, unitate didaktiko bat gauzatu ahal izateko jakin beharreko ezagutzak transmitituz.

Haiek egindako aurkezpenaren laburpentxo bat egitea erabaki dut, puntu esanguratsuenak eta interesgarrienak aipatuz. Hona hemen "genialy"-ren bidez sortu dudan eskema!



Klase praktikoan, aldiz, informatika gelara joan gara, etorkinei buruzko inkesta bat egitera. Honen ostean, pertsona bakoitzak didaktikaren bi definizio aukeratu ditu, internetetik lortutakoak. Geroago, taldeka, amankomunean jarri ditugu eta aukeratutako definizioen artean, gure ustez hoberena edo interesgarriena hautatu dugu. Hemen uzten dizuet nik lortutako definizioak eta nire taldearekin aukeratu dudana.

Didaktikaren definizioak:
  • Hezkuntza zuzentzen eta gidatzen duen zientzia da
    •  Didaktikak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ahalbidetzen duen eta testuinguru jakin bateko curriculuma kontuan hartuz, ikaslearen formakuntza integrala xede duen zientzia da.
    •  Ikaskuntza-teknika eta metodoez arduratzen den pedagogiaren atala da. Ikasle eta irakasketa elementu eta prozesuak bere ikerketen oinarri dien gai zientifiko-pedagogikoa, hezuntza zuzentzen eta gidatzen duena da. Didaktika orokorra, arau eta oinarriak ematen ditu irakaskuntza osotasunean hartzen duelako.

    Amankomunean aukeratutako definizioak 

    • "Berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologoa da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik" 
    •  Medina Rivilla (1987). "La didáctica es el estudio de la educación intelectual del hombre y del conocimiento sistemático que ayuda al alumno a autoconocerse facilitándole las pautas para que elija la más adecuada para lograr su plena realización personal. La didáctica es una disciplina pedagógica que analiza, comprende y mejora los procesos de la enseñanza aprendizaje, las acciones formativas del profesorado y el conjunto de interacciones que se generan en la tarea educativa".

    HAUSNARKETA PERTSONALA: 

    Aste honetako  klaseak azkarregi eman direla uste dut. Ikaskideen aurkezpena, unitate didaktikoak nola burutu behar diren jakiteko baliagarria izan da, baina gelan emandako azalpenetaz aparte, nire kabuz informazioa bilatu behar izan dut. Aurkezpena nahiko azkar izan da, beraz, ez dugu denborarik izan apunteak hartzeko eta dena ondo ulertzeko. Teoria dexente dugu unitate didaktikoei buruz, horregatik, abesgarriagoa izango lirateke barneratu dugun informazio guztia praktikan jartzea, azken finean, etorkizunean eginbeharreko lana baita. 

    Bestalde, "didaktika"ren definizioak bilatzearen jarduera, nahiko interesgarria izan dela iruditu zait. Kontzeptu oso potoloa denez, ulertzeko zaila izan daiteke, beraz, horren inguruko definizioak bilatzea erabilgarria da benetan hitz horren atzetik dagoena modu dinamiko batean barneratzen hasteko.

    ERREFERENTZIAK: 

    Goimendiourrutia, G. (2017ko martxoak 17). Unitate didaktikoa. Prezi aurkezpena. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://prezi.com/f5unxun7kqdy/unitate-didaktikoa/

    Etxague, X. (2004). Didaktika orokorra liburua
    Hernández, L. Perez de Arribe, L. Ibarra, L. Zarzosa, M. (2012ko martxoaren 12an). Didaktikaren definizioa. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://haurhezkuntzakoikasleak.blogspot.com.es/2012/03/didaktikarendefinizioa.html
    Olano, L (2012 maiatzaren 16a). Didaktika Orokorra. Prezi aurkezpena. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://prezi.com/gnfxesscq0pa/didaktika-orokorra/

    Zuriñe. (2012ko martxoaren 19a). Didaktikaren definizioa. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://neskak4.blogspot.com.es/2012/03/didaktikarendefinizioa.html
      
    Unitate didaktikoen inguruko informazioa, honako webgune honetatik berreskuratua:  http://urtekoprogramazioa.pbworks.com/w/file/fetch/51982689/Unitate%20Didaktikoaren%20Ildo%20Nagusiak%20eta%20Osagaiak.pdf
     

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario