DIDAKTIKA OROKORRA

miércoles, 24 de mayo de 2017

IBILBIDEAREN HAUSNARKETA!!!

Didaktikako klaseak bukatu dira eta lauhilabete honetan zehar egindako ibilbidea zein izan den azaldu nahi dizuet!
 
Horretarako, Ane Mendizabal, Yasmina Martinez eta Etna Alonsorekin batera, didaktika irakasgaiaren inguruan dugun iritzia azaltzen duen aurkezpentxo bat prestatu dugu. Hona hemen aste bakoitzaren hausnarketa txiki bat eta egindako lan osoa biltzen duen hausnarketa orokorra:

                                          ASTE BAKOITZEKO HAUSNARKETAK:


1.ASTEA: Lauhilabetean zehar burutu beharreko lanen azalpena eta eramango den metodologiaren inguruko informazioa jaso dugu irakaslearen aldetik. 237/2015 Dekretuaren mapa kontzeptuala egin dugu, non Curriculumaren atal desberdinak aztertu ditugun. Hala ere, zailtasunak izan ditugu ulertzerako orduan ezjakintasunagatik.


2.ASTEA: Hobeto moldatu gara dekretuaren bigarren zatia irakurri eta laburtzerako orduan, hala ere, zenbait zalantza izan ditugu hiztegi teknikoa dela eta. Lan modularreko gida aztertzen egon gara eta ez ditugu hainbeste zailtasun izan, ondo antolatuta eta egituratuta baitago. Zehar konpetentzia eta konpetentzia espezifikoen arteko desberdintasunak zeintzuk diren ulertzeko, bien inguruko eztabaida izan dugu, honen bidez, ondorio batzuetara helduz.


3.ASTEA: Alaitzek bi taula eman dizkigu gure K2 moduluko lanaren azterketa errazte aldera. Bigarren fasea nahiko konplexua da, beraz, eskertzekoa da baliabide desberdinak eskaintzea guri laguntzeko. Bestalde, “De la unidad didactica al proyecto” txostena lantzen egon gara, zeina ulertzeko oso zaila izan den. Proiektuen bidezko Nekane Otxoaren bideoa ikusi dugu, oso interesgarria eta metodologia berri bati buruzko informazio desberdina ematen digulako.

4.ASTEA: Hezkuntza proiektuak eta unitate didaktikoak hobeto ulertzeko hauen ezaugarriak azaltzen dituen fitxa bat banatu digu Alaitzek eta honi esker, zalantza asko argitu dizkigu. Gainera, ikaskideen artean informazioa elkartrukatu dugu, oso aberasgarria izanik.


5.ASTEA: Ebaluazioari buruzko aurkezpena azkarregia izan da, ondorioz, kontzeptu asko airean gelditu dira. Gainera, gure kabuz informazioa bilatu behar izan dugu, modu honetan, ikaskuntza berriak eraikiz. Pickle-Loczy-ren bideoa ikusi dugu, eta lan egiteko modu honekin ados gaudela esan dezakegu, izan ere, hezitzailearen papera praktikan jartzeko aproposa eta eraginkorra dela uste dugulako.


6.ASTEA: Aste interesgarria izan da klaseko metodologiaren inguruan gure iritzia emateko aukera izan dugulako. Modu honetan, irakasleak, klaseak emateko era egokia den edo ez aurreikus dezake eta beharrezkoa izanez gero, aldaketak egin. Bestalde, Pickler-en bideoa ikusten jarraitu dugu eta honen inguruko ideia berriak barneratu ditugu, hala nola; haurrak modu autonomo batean hazi behar direla eta esku-hartzea beraien erritmora egokitu.


7.ASTEA: Unitate didaktikoaren aurkezpena egin dute hiru ikaskidek. Aurkezpen lagungarria izan da baina zenbait atal azaltzeko zailtasunak izan dituzte ezjakintasunaren ondorioz. Didaktikako definizioak bilatzen egon gara eta honen ostean amankomunean jarri ditugu, definizio egokiena aukeratuz. Oso ekintza baliagarria izan da, modu honetan didaktika kontzeptuak barne hartzen dituen elementuak ulertzeko.


8. ASTEA: Unitate didaktikoaren lanari ekin diogu. Horretarako, Maitanek egoeraren azterketari buruzko azalpen labur bat eman digu eta lana egiteko erabilgarria iruditu zaigu. Baita ere, talde ekarpenekin hasi gara, Maitanek azaldutako gaiaren inguruan hitz eginez. Kasu praktikoak proposatu dituzte eta modu entretenigarri batean egitea lortu dute.


9. ASTEA: Unitate didaktikoaren asmoak izan ditugu aztergai aste honetan. Hasieran zalantza ugari izan ditugu irakasleak egindako aurkezpenarekin, hala ere, berarekin hitz egin ondoren argiago gelditu zaizkigu unitate didaktiko baten helburua nola zehaztu behar diren. Horretarako, ikaskideei ezagutzak transmititzeko hainbat adibide eskaini dizkiegu.


10. ASTEA: Unitate didaktikoaren edukiak izan da aste honetako gai nagusia. Curriculuma erabili behar izan dugu unitate didaktikoan edukiak zehazteko, horrekin batera, dekretua aztertzeko aukera izan dugu, honen erabilpena nolakoa den gehiago ezagutuz.


11. ASTEA: Aste santuko oporrak heltzear daudenez, ez da aurkezpenik egon. Horregatik, unitate didaktikoaren lana egiten jarraitu dugu. Honek, zailtasunak sortu ditu ikaskideen artean eta hori horrela izanda, Maitanek gida bat gure esku jarri du eta horri esker, modu eskematiko eta argiago batean azaldu digu dena.


12. ASTEA: Metodologia gaiaren inguruan hitz egiten egon gara gelan. Hainbat aurkezpen izan ditugu eta hauek metodología berritzaileen eta printzipio metodologikoen gainean oinarritu dira. Aste honetan, metodología berritzaileen aurkezpena oso interesgarria iruditu zaigu, haur eskolan praktikan jarri daitezkeen metodo desberdinak azaldu dituztelako.


13. ASTEA: Unitate didaktikoaren ebaluazio sistemaren inguruko aurkezpena izan dugu, beraz, lanaren azken atala egiteko informazioa eskaini digute, hainbat adibide erabiliz. Hasieran, teoria azaldu digute, modu eskematiko eta erraz batean eta ondoren, jarduera interesgarri bat proposatu digute, dauden ebaluazio motak azalduz.


14. ASTEA: Didaktikako behatzaileek errutinaren eta egokitzapen aldiaren inguruko aurkezpenak egin dituzte. Oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zaigu, kurtsoan zehar honelako informaziorik eskaini ez digutelako. Horrez gain, talde bakoitzaren unitate didaktikoaren aurkezpenak egiten hasi gara, eta modu dinamiko eta dibertigarri batean izan direla uste dugu.


15.ASTEA: Aste honetan, aurkezpenekin aurrera jarraitu dugu. Proposatu dituzten jarduerei dagokionez, baliogarriak izan direla iruditu zaigu, etorkizunera begira, unitate didaktiko desberdinen ereduak izanik.


IBILBIDEAREN HAUSNARKETA OROKORRA 




Egin klik trenaren bagoi bakoitzean hausnarketa ikusi ahal izateko! 



domingo, 21 de mayo de 2017

Hamabostgarren astea!

Lauhilabeteko azkenengo astea denez, aste honetan, talde guztien aurkezpenak eta unitate didaktikoa entregatzeko eguna izan dugu!

Asteartean, landare eta planeten inguruko unitate didaktikoak izan ditugu.

LEHENENGO TALDEAK, hau da, Judith, Janire, Paula eta Mireia, landareei buruzko unitate didaktikoaren aurkezpena egin dute. Deustuko ikastetxe batean aurrera eramatea proposatu dute, ikastola horretako haurrak, ingurune naturalarekin harremana izateko helburuarekin. Hiru asteko iraupena izango du, eta denbora horretan, hainbat jarduera burutuko dituzte, hala nola; hostoak eta loreak bereiztea, esperimentazioa, naturaren murala...

Jarduera burutu aurretik, landareak nola jaio eta hazten diren azaltzen duen bideo bat jarri digute, hemen uzten dizuet:




Bideoaren ostean, jarduera egiteko, 5 bolondres atera dira eta pertsona bakoitzari, pote bat, kotoia eta dilista bat eman diete. Material hori erabiliz, landare bat landatu dute, bideoan ikusitako pausuak jarraituz.

BIGARREN TALDEAK, planetei buruzko unitate didaktikoa sortu du. Aurkezpenarekin hasteko, abesti bat jarri digute dantzatzeko. Hona hemen jarritako abestia:



Planeta bakoitzaren azalpena eman ostean, haiek unitate didaktikoan proposatutako jarduera, gela osoarekin egitea pentsatu dute. Horretarako, sei pertsonen taldeak sortu ditugu, eta talde bakoitzari, orri zuri bat eman digute. Orrian, haiek esandako planeta bat marraztu behar izan dugu, aurretik emandako informazioaz baliatuz, eta nire taldeari, jupiter planeta tokatu zaigu. Hauxe izan da marraztu duguna!



Aurkezpenarekin bukatzeko, beste bideo bat jarri dute Saturnino abestia dantzatzeko. Haurrekin batera egiteko abesti aproposa eta dibertigarria denez, hemen uzten dizuet, espero dut zuen gustokoa izatea!



Asteazkenean, beste bi aurkezpen izan ditugu, kasu honetan, kontinenteen eta animalien gaiei buruzko unitate didaktikoena.
LEHENENGO TALDEAK, kontinenteen unitate didaktikoa burutu du. Hasteko, munduko kontinenteak zeintzuk diren eta egingo duten jarduera Ozeanian oinarrituta dagoela esan digute. Ozeaniako animalia ohikoenak, kanguroak eta koalak direnez, haien azalpen txiki bat eman eta jardueraren azalpenari ekin diote.
 

Jarduera egiteko, kalera atera gara kanguroen jolasa egitera. Jolasaren azalpena, honako hau da: Harrapatzaile bat dago eta honek, besteak harrapatzen saiatu behar da, baina kanguro bat izango balitz bezala, hau da, saltoka. Pertsona bat harrapatzean, honek, makurtuko da, eta libre izateko, beste pertsona batek bere gainetik salto egin beharko du.




BIGARREN TALDEAK, aldiz, animalien unitate didaktikoa prestatu du eta Gorondagane ikastolan aurrera eramatea pentsatu dute. Bost urteko haurren gelan egiteko prestatuta dago eta honako jarduera hau proposatzen dute:

Kalera atera gara eta borobil handi batean jarri gara. Pertsona bakoitzari, animalia bat esleitu zaigu, beraz, banan-banan, gure animaliaren soinua egin dugu. Horren ostean, soinu berdineko pertsonak elkartu gara, taldeak sortuz. Txerria eta txoriaren taldeak txikiak izan direnez, guztiok elkarrekin jartzeko eskatu digute.

Jarduera honen helburua, modu dinamiko batean animalia debesdinen soinuak ikastea izan da.

Ostiralean, lau talde egon dira aurkezpenak egiten, kasu honetan, udaberria, errefusa soziala, oporrak eta Barriara egindako irteera gaiak azalduz.

LEHENENGO TALDEAK, udaberriari buruzko unitate didaktikoaren aurkezpena egin du. Hemen uzten dizuet haiek proposatutako jardueren aurkezpentxoa, modu erakargarri eta labur batean azaltzen duena:


Powered by emaze

Honen ostean, bolondresak eskatu dituzte, eta mural bat egitera joan gara. Lurrean paper zuri handi bat jarri dute eta marrazteko errotuladoreak eta margoak eman dizkigute. Hona hemen egindako murala:


BIGARREN TALDEAK, berriz, errefusa soziala gaia lantzeko unitate didaktikoa burutu du. Gaur egun pil-pilean dagoen egoera denez, beharrezkoa da haurrekin gai hau lantzea, beraz, hainbat jarduera proposatu dituzte:



Proposatutako jardueretatik, mapamundi tailerra egitea erabaki dute. Horretarako, lau bolondres eskatu eta arbelera atera dituzte. Bertan, mapamundi baten argazkia jarri dute, pertsona bakoitzak jaioterria eta Gasteizera heltzeko egindako ibilbidea jartzeko eta azaltzeko.



HIRUGARREN TALDEAK, oporren gaia erabili dute unitate didaktikoa burutzeko eta  altxorraren bila jolasa egitea proposatu dute. Horretarako, bi taldetan banatu gaituzte eta unibertsitate osotik hainbat jolas eta dinamika eginez, oporretan erabiltzen diren objektuak eta bisitatzen ditugun lekuak landu ditugu. 


Azkenengo aurkezpena, LAUGARREN TALDEAK egin du, kasu honetan, Barriara egindako irteeraren unitate didaktikoa proposatuz. Hemen uzten dizuet emandako informazioaren labupentxoa, espero dut zuen gustokoa izatea!
 
Powered by emaze

Bukatzeko, behiak nola jezten diren azaltzen duen bideoa jarri digute, eta honen ostean, praktikan jarri dugu. Erabilitako materialak honako hauek izan dira: 

- Plastikozko eskularruak
- Ura esnearen ordez
- Ontzi bat



sábado, 13 de mayo de 2017

Hamalaugarren astea!

Aste honetan zehar, hainbat taldeen aurkezpenak izan ditugu eta gehienak, burututako unitate didaktikoei buruzko informazioa eskaini digute.

Asteartean, talde bakoitzak unitate didaktikoa egiteko denbora izan du, beraz, Hezibizi taldeak, printzipio metodologikoak eta ebaluazioaren atala egiteko aprobetxatu dugu. Printzipio metodologikoak zehazteko, Maitanek egelan jarritako txostena erabili dugu, eta animaliak lantzeko erabiliko ditugun printzipioak aukeratu ditugu. Hona hemen modu bisual eta argi batean laburpena:

Powered by emaze

Ebaluazio sistemari dagokionez, prozesu osoan zehar behaketa egitea erabaki dugu. Horretarako, hezitzaileak, erregistro taula bat bete egingo du, haur bakoitzaren aurrerapenak eta lorpenak kontuan hartuz. Ebaluazioaren inguruko informazio gehiago izateko, hemen uzten dizuet gure unitate didaktikoan finkatu duguna:

- Zer ebaluatuko da? Haurrek unitate didaktikoaren helburuak betetzen dituzten ala ez eta prozesuan zehar egindako aurrerapen eta lorpenak.

- Noiz ebaluatuko da? Hasieran, prozesuan zehar eta amaieran.

-Ze tresna erabili ebaluazioa egiteko? Behaketa eta erregistro taula.

-Nork ebaluatuko du? Hezitzaileak, hau da, hetero-ebaluazioa.

-Nola aurkeztu balizko informazioa? Erregistro taularen bidez lortutako emaitzak txosten batean bilduko dira.

-Zertarako erabiliko da jasotako informazioa? Haurren garapenean izandako aurrerapenak ezagutzeko eta ikaskuntza eta garapen prozesuan laguntzeko.

Hemen uzten dizuet sortu dugun erregistro taula, unitate didaktikoa praktikan jartzean lortzen dugun informazio guztia biltzeko erabilgarria dena:





Asteazkenean, gelako lau ikaslek, hala nola; Amaia, Ane, Garazi eta Itsaso, haurraren errutina Haur Hezkuntzan nolakoa den azaldu dute. Horretarako, kurtso hasieratik eramaten den metodologia zein den eta eguneko errutinaren momentu bakoitzak nola burutzen diren eskaini digute. Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa egin dutenez, informazio guztia, haien praktiketan oinarritzen da, beraz, errealitatezko egoerak aurkeztu dizkigute. Hona hemen haiek egindako aurkezpenaren laburpena:


 
https://www.emaze.com/

Ostiralean, berriz, taldeko ekarpenak egiteko eguna izan da. Gaurkoan, talde guztiok sortutako unitate didaktikoei buruz hitz egin dugu, horren inguruko informazioa emanez eta proposatutako jarduerak aurkeztuz.

Lehenengo aurkezpena, MAAN taldea egin dute eta haiek sortutako unitate didaktikoaren zati bat azaldu digute. Hemen uzten dizuet egin dudan power point-a, haiek emandako informazioa biltzen duena: 





Bigarren aurkezpena, Telmo, Unai, Ainhoa eta Estik egin dute, eta rol playing baten bitartez, haiek egindako unitate didaktikoaren jarduera bat azaldu digute. 

Jarduera burutzeko, lau bolondres eskatu dituzte, beraz, ekintzan parte-hartzera animatu naiz. Arbelera atera gara, eta han zeuden hainbat argazkietatik bat aukeratzea eskatu digute. Argazki guztiak, lanbide desberdinetako neska eta mutilak ziren, orduan, aukeratutako argazkitik zein izango ginateke galdetu digute. Hortaz aparte, beste galdera batzuk egin dizkigute, baina hezitzaileek kontuan hartu duten erantzuna, neska edo mutila aukeratzearena izan da.

Jarduera bukatzerakoan, honen helburua zein den azaldu digute, kasu honetan, berdintasuna lantzea. Haurrei egindako galderen bitartez, haurrek aurretik estereotipoak markatuta dituzten ala ez jakin dezakete, eta erantzunen arabera, ikasleekin berdintasuna landuko dute.

Hauek izan dira atera diren lanbide batzuen argazkiak:






Hirugarren aurkezpena, Jaletna taldeak egin du, kultura desberdinen jakiak lantzeko unitate didaktikoa aurkeztuz. Hasieran, burututakoaren informazioa eskaini digute, gaia eta helburuak zeintzuk diren azalduz, eta gero, hainbat jarduera egin ditugu haurren rola hartuz.

Lehenengo jardueran, janari desberdinen argazkiak erakutsi dizkigute eta horien jatorria zein den asmatu behar izan dugu. 

Bigarren jarduera, lekale baten landaketa izan da. Horretarako, bi bolondres atera dira, eta hezitzaileen laguntzaz, kotoia, ura, potea eta lekale bat erabiliz, landaketa egin dute. 




Hirugarren jardueran, arrosa nondik datorren azaldu digute. Horretarako, haiek egin duten arrosa landarea ekarri dute, eta pausuz pausu nola hazten den esan digute.


Laugarren jarduera, erlaxazio jarduera izan da, beraz, lurrean etzan gara eta hezitzaileak esandakoa egin dugu (hankak altxatu, besoak mugitu...).




Bukatzeko, azkeneko taldearen aukezpena izan dugu, eta kasu honetan, HEZIBIZI taldearen txanda izan da, hau da, gure txanda! Guk sortutako unitate didaktikoren informazio pixka bat eman diegu eta horren ostean, animalien bingoa jarduera egin dugu, gelako ikaskideen laguntzaz. Hemen uzten dizuet egindako aurkezpentxoa, espero dut zuen gustokoa izatea!


Powered by emaze



ERREFERENTZIAK:
 
Belasko,M. Ebaluazioa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/861685/mod_resource/content/1/5.EBALUAZIOA.pdf

Belasko,M. Metodologia. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/857661/mod_resource/content/1/4.%20Metodologia.pdf