DIDAKTIKA OROKORRA

domingo, 21 de mayo de 2017

Hamabostgarren astea!

Lauhilabeteko azkenengo astea denez, aste honetan, talde guztien aurkezpenak eta unitate didaktikoa entregatzeko eguna izan dugu!

Asteartean, landare eta planeten inguruko unitate didaktikoak izan ditugu.

LEHENENGO TALDEAK, hau da, Judith, Janire, Paula eta Mireia, landareei buruzko unitate didaktikoaren aurkezpena egin dute. Deustuko ikastetxe batean aurrera eramatea proposatu dute, ikastola horretako haurrak, ingurune naturalarekin harremana izateko helburuarekin. Hiru asteko iraupena izango du, eta denbora horretan, hainbat jarduera burutuko dituzte, hala nola; hostoak eta loreak bereiztea, esperimentazioa, naturaren murala...

Jarduera burutu aurretik, landareak nola jaio eta hazten diren azaltzen duen bideo bat jarri digute, hemen uzten dizuet:




Bideoaren ostean, jarduera egiteko, 5 bolondres atera dira eta pertsona bakoitzari, pote bat, kotoia eta dilista bat eman diete. Material hori erabiliz, landare bat landatu dute, bideoan ikusitako pausuak jarraituz.

BIGARREN TALDEAK, planetei buruzko unitate didaktikoa sortu du. Aurkezpenarekin hasteko, abesti bat jarri digute dantzatzeko. Hona hemen jarritako abestia:



Planeta bakoitzaren azalpena eman ostean, haiek unitate didaktikoan proposatutako jarduera, gela osoarekin egitea pentsatu dute. Horretarako, sei pertsonen taldeak sortu ditugu, eta talde bakoitzari, orri zuri bat eman digute. Orrian, haiek esandako planeta bat marraztu behar izan dugu, aurretik emandako informazioaz baliatuz, eta nire taldeari, jupiter planeta tokatu zaigu. Hauxe izan da marraztu duguna!



Aurkezpenarekin bukatzeko, beste bideo bat jarri dute Saturnino abestia dantzatzeko. Haurrekin batera egiteko abesti aproposa eta dibertigarria denez, hemen uzten dizuet, espero dut zuen gustokoa izatea!



Asteazkenean, beste bi aurkezpen izan ditugu, kasu honetan, kontinenteen eta animalien gaiei buruzko unitate didaktikoena.
LEHENENGO TALDEAK, kontinenteen unitate didaktikoa burutu du. Hasteko, munduko kontinenteak zeintzuk diren eta egingo duten jarduera Ozeanian oinarrituta dagoela esan digute. Ozeaniako animalia ohikoenak, kanguroak eta koalak direnez, haien azalpen txiki bat eman eta jardueraren azalpenari ekin diote.
 

Jarduera egiteko, kalera atera gara kanguroen jolasa egitera. Jolasaren azalpena, honako hau da: Harrapatzaile bat dago eta honek, besteak harrapatzen saiatu behar da, baina kanguro bat izango balitz bezala, hau da, saltoka. Pertsona bat harrapatzean, honek, makurtuko da, eta libre izateko, beste pertsona batek bere gainetik salto egin beharko du.




BIGARREN TALDEAK, aldiz, animalien unitate didaktikoa prestatu du eta Gorondagane ikastolan aurrera eramatea pentsatu dute. Bost urteko haurren gelan egiteko prestatuta dago eta honako jarduera hau proposatzen dute:

Kalera atera gara eta borobil handi batean jarri gara. Pertsona bakoitzari, animalia bat esleitu zaigu, beraz, banan-banan, gure animaliaren soinua egin dugu. Horren ostean, soinu berdineko pertsonak elkartu gara, taldeak sortuz. Txerria eta txoriaren taldeak txikiak izan direnez, guztiok elkarrekin jartzeko eskatu digute.

Jarduera honen helburua, modu dinamiko batean animalia debesdinen soinuak ikastea izan da.

Ostiralean, lau talde egon dira aurkezpenak egiten, kasu honetan, udaberria, errefusa soziala, oporrak eta Barriara egindako irteera gaiak azalduz.

LEHENENGO TALDEAK, udaberriari buruzko unitate didaktikoaren aurkezpena egin du. Hemen uzten dizuet haiek proposatutako jardueren aurkezpentxoa, modu erakargarri eta labur batean azaltzen duena:


Powered by emaze

Honen ostean, bolondresak eskatu dituzte, eta mural bat egitera joan gara. Lurrean paper zuri handi bat jarri dute eta marrazteko errotuladoreak eta margoak eman dizkigute. Hona hemen egindako murala:


BIGARREN TALDEAK, berriz, errefusa soziala gaia lantzeko unitate didaktikoa burutu du. Gaur egun pil-pilean dagoen egoera denez, beharrezkoa da haurrekin gai hau lantzea, beraz, hainbat jarduera proposatu dituzte:



Proposatutako jardueretatik, mapamundi tailerra egitea erabaki dute. Horretarako, lau bolondres eskatu eta arbelera atera dituzte. Bertan, mapamundi baten argazkia jarri dute, pertsona bakoitzak jaioterria eta Gasteizera heltzeko egindako ibilbidea jartzeko eta azaltzeko.



HIRUGARREN TALDEAK, oporren gaia erabili dute unitate didaktikoa burutzeko eta  altxorraren bila jolasa egitea proposatu dute. Horretarako, bi taldetan banatu gaituzte eta unibertsitate osotik hainbat jolas eta dinamika eginez, oporretan erabiltzen diren objektuak eta bisitatzen ditugun lekuak landu ditugu. 


Azkenengo aurkezpena, LAUGARREN TALDEAK egin du, kasu honetan, Barriara egindako irteeraren unitate didaktikoa proposatuz. Hemen uzten dizuet emandako informazioaren labupentxoa, espero dut zuen gustokoa izatea!
 
Powered by emaze

Bukatzeko, behiak nola jezten diren azaltzen duen bideoa jarri digute, eta honen ostean, praktikan jarri dugu. Erabilitako materialak honako hauek izan dira: 

- Plastikozko eskularruak
- Ura esnearen ordez
- Ontzi bat



No hay comentarios:

Publicar un comentario