Pasaden astean egindako taldeko ekarpenei jarraipena emateko, unitate didaktikoaren printzipio metodologikoak eta jarduerak zehazten ibili gara, eta horretarako, aurretik finkatutako gaitasun, helburu eta edukietan oinarritu gara.
Printzipio metodologikoekin, arazoak izan ditugu, izan ere, honi buruz jasotako azalpenak ez ditugu ondo ulertu. Beraz, Maitanerekin hitz egitea erabaki dugu, horren inguruko informazio gehiago izateko. Jarduerekin, aldiz, ez ditugu arazorik izan. Hilabete bateko unitate didaktikoa denez, lau jarduera proposatu ditugu, bakoitzak aste batean burutuko dena

Lehendabiziko jarduera, astero ipuin baten kontaketa egitea da, liburu guztiak animaliei buruzkoak izanik. Hemen uzten dizuet ekintza honen alderdi garrantzitsuen aurkezpena:
Bigarren jarduera, baserri batera joatea izango da, hau da, bertako animalia desberdinen elikatze-prozesua, garbiketa eta zaintza ikusteko txangoa. Jardueraren azalpen eta informazio gehiago, ondorengo aurkezpenean uzten dizuet!
Hirugarren jarduera, animalien bingoa izango da eta helburua gisa, haurrek animalia desberdinen izenak irudiekin lotzen hastea du. Hona hemen ekintza honen nondik-norakoak:
Azkenik, laugarren jarduera, hau da, finkatzekoa, "baserriko, etxeko edo oihaneko animalia ote da?" ekintza izango da. Haurrek, jasotako kontzeptuak barneratu dezaten pentsatu dugu, izan ere, aurretik landutako guztia barne hartzen du.
Aste honetako taldeko ekarpena, unitate didaktikoaren azken atalari buruz izan da, hau da, ebaluazioari buruz.
Aste honetako taldeko ekarpena, unitate didaktikoaren azken atalari buruz izan da, hau da, ebaluazioari buruz.
Hasieran, Maitanek egelan jarritako txostenaren azalpena eman digute, ebaluazioaren definizioa, motak eta tresnak zehaztuz. Horretarako, prezi-ren bidez egindako aurkezpen bisuala prestatu dute eta nik, haien informazioa bildu dut eta mapa kontzeptual bat sortu dut. Hemen uzten dizuet, espero dut zuen gustokoa eta unitate didaktikoaren ebaluazioa burutzeko erabilgarria izatea!
Honen ostean, jarduera dinamiko bat prestatu dute, klaseko ikaskide batzuk parte-hartzeko. Lehendabizi, lau bolondres aurkeztu gara, eta bakoitzari folio bat banatu digute. Jarraian, jardueraren azalpenarekin hasi dira, kasu honetan, folio zurian, etxe bat, zuhaitza eta loreak marraztu behar ditugula esanez. Marrazkia egin ondoren, egin dugunaren azalpena eskatu digute, egiterakoan nola sentitu garen eta gure marrazkiari nota bat jartzeko eskatuz. Azkenik, beste ikaskideen marrazkiak baloratzeko esan digute.
Jarduera honen bitartez, hiru ebaluazio motak ikus daitezke, hala nola; koebaluazioa, autoebaluazioa eta heteroebaluazioa. Beraz, nire ustez, ekintza aproposa da, batez ere ebaluazio mota horiek desberdintzen ikasteko.
Azkenik, Maitanek egelan jarri duen txostenaren aurkezpen bisual bat prestatu dut, ebaluazioaren inguruko informazioa jasotzen duena!
ERREFERENTZIAK:
Belasko,M. Ebaluazioa. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/861685/mod_resource/content/1/5.EBALUAZIOA.pdf
Taldeko ekarpenak. Ebaluazioa NASA. Honako webgune honetatik berrezkuratua: https://egela1617.ehu.eus/mod/folder/view.php?id=733135

No hay comentarios:
Publicar un comentario