DIDAKTIKA OROKORRA

miércoles, 24 de mayo de 2017

IBILBIDEAREN HAUSNARKETA!!!

Didaktikako klaseak bukatu dira eta lauhilabete honetan zehar egindako ibilbidea zein izan den azaldu nahi dizuet!
 
Horretarako, Ane Mendizabal, Yasmina Martinez eta Etna Alonsorekin batera, didaktika irakasgaiaren inguruan dugun iritzia azaltzen duen aurkezpentxo bat prestatu dugu. Hona hemen aste bakoitzaren hausnarketa txiki bat eta egindako lan osoa biltzen duen hausnarketa orokorra:

                                          ASTE BAKOITZEKO HAUSNARKETAK:


1.ASTEA: Lauhilabetean zehar burutu beharreko lanen azalpena eta eramango den metodologiaren inguruko informazioa jaso dugu irakaslearen aldetik. 237/2015 Dekretuaren mapa kontzeptuala egin dugu, non Curriculumaren atal desberdinak aztertu ditugun. Hala ere, zailtasunak izan ditugu ulertzerako orduan ezjakintasunagatik.


2.ASTEA: Hobeto moldatu gara dekretuaren bigarren zatia irakurri eta laburtzerako orduan, hala ere, zenbait zalantza izan ditugu hiztegi teknikoa dela eta. Lan modularreko gida aztertzen egon gara eta ez ditugu hainbeste zailtasun izan, ondo antolatuta eta egituratuta baitago. Zehar konpetentzia eta konpetentzia espezifikoen arteko desberdintasunak zeintzuk diren ulertzeko, bien inguruko eztabaida izan dugu, honen bidez, ondorio batzuetara helduz.


3.ASTEA: Alaitzek bi taula eman dizkigu gure K2 moduluko lanaren azterketa errazte aldera. Bigarren fasea nahiko konplexua da, beraz, eskertzekoa da baliabide desberdinak eskaintzea guri laguntzeko. Bestalde, “De la unidad didactica al proyecto” txostena lantzen egon gara, zeina ulertzeko oso zaila izan den. Proiektuen bidezko Nekane Otxoaren bideoa ikusi dugu, oso interesgarria eta metodologia berri bati buruzko informazio desberdina ematen digulako.

4.ASTEA: Hezkuntza proiektuak eta unitate didaktikoak hobeto ulertzeko hauen ezaugarriak azaltzen dituen fitxa bat banatu digu Alaitzek eta honi esker, zalantza asko argitu dizkigu. Gainera, ikaskideen artean informazioa elkartrukatu dugu, oso aberasgarria izanik.


5.ASTEA: Ebaluazioari buruzko aurkezpena azkarregia izan da, ondorioz, kontzeptu asko airean gelditu dira. Gainera, gure kabuz informazioa bilatu behar izan dugu, modu honetan, ikaskuntza berriak eraikiz. Pickle-Loczy-ren bideoa ikusi dugu, eta lan egiteko modu honekin ados gaudela esan dezakegu, izan ere, hezitzailearen papera praktikan jartzeko aproposa eta eraginkorra dela uste dugulako.


6.ASTEA: Aste interesgarria izan da klaseko metodologiaren inguruan gure iritzia emateko aukera izan dugulako. Modu honetan, irakasleak, klaseak emateko era egokia den edo ez aurreikus dezake eta beharrezkoa izanez gero, aldaketak egin. Bestalde, Pickler-en bideoa ikusten jarraitu dugu eta honen inguruko ideia berriak barneratu ditugu, hala nola; haurrak modu autonomo batean hazi behar direla eta esku-hartzea beraien erritmora egokitu.


7.ASTEA: Unitate didaktikoaren aurkezpena egin dute hiru ikaskidek. Aurkezpen lagungarria izan da baina zenbait atal azaltzeko zailtasunak izan dituzte ezjakintasunaren ondorioz. Didaktikako definizioak bilatzen egon gara eta honen ostean amankomunean jarri ditugu, definizio egokiena aukeratuz. Oso ekintza baliagarria izan da, modu honetan didaktika kontzeptuak barne hartzen dituen elementuak ulertzeko.


8. ASTEA: Unitate didaktikoaren lanari ekin diogu. Horretarako, Maitanek egoeraren azterketari buruzko azalpen labur bat eman digu eta lana egiteko erabilgarria iruditu zaigu. Baita ere, talde ekarpenekin hasi gara, Maitanek azaldutako gaiaren inguruan hitz eginez. Kasu praktikoak proposatu dituzte eta modu entretenigarri batean egitea lortu dute.


9. ASTEA: Unitate didaktikoaren asmoak izan ditugu aztergai aste honetan. Hasieran zalantza ugari izan ditugu irakasleak egindako aurkezpenarekin, hala ere, berarekin hitz egin ondoren argiago gelditu zaizkigu unitate didaktiko baten helburua nola zehaztu behar diren. Horretarako, ikaskideei ezagutzak transmititzeko hainbat adibide eskaini dizkiegu.


10. ASTEA: Unitate didaktikoaren edukiak izan da aste honetako gai nagusia. Curriculuma erabili behar izan dugu unitate didaktikoan edukiak zehazteko, horrekin batera, dekretua aztertzeko aukera izan dugu, honen erabilpena nolakoa den gehiago ezagutuz.


11. ASTEA: Aste santuko oporrak heltzear daudenez, ez da aurkezpenik egon. Horregatik, unitate didaktikoaren lana egiten jarraitu dugu. Honek, zailtasunak sortu ditu ikaskideen artean eta hori horrela izanda, Maitanek gida bat gure esku jarri du eta horri esker, modu eskematiko eta argiago batean azaldu digu dena.


12. ASTEA: Metodologia gaiaren inguruan hitz egiten egon gara gelan. Hainbat aurkezpen izan ditugu eta hauek metodología berritzaileen eta printzipio metodologikoen gainean oinarritu dira. Aste honetan, metodología berritzaileen aurkezpena oso interesgarria iruditu zaigu, haur eskolan praktikan jarri daitezkeen metodo desberdinak azaldu dituztelako.


13. ASTEA: Unitate didaktikoaren ebaluazio sistemaren inguruko aurkezpena izan dugu, beraz, lanaren azken atala egiteko informazioa eskaini digute, hainbat adibide erabiliz. Hasieran, teoria azaldu digute, modu eskematiko eta erraz batean eta ondoren, jarduera interesgarri bat proposatu digute, dauden ebaluazio motak azalduz.


14. ASTEA: Didaktikako behatzaileek errutinaren eta egokitzapen aldiaren inguruko aurkezpenak egin dituzte. Oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zaigu, kurtsoan zehar honelako informaziorik eskaini ez digutelako. Horrez gain, talde bakoitzaren unitate didaktikoaren aurkezpenak egiten hasi gara, eta modu dinamiko eta dibertigarri batean izan direla uste dugu.


15.ASTEA: Aste honetan, aurkezpenekin aurrera jarraitu dugu. Proposatu dituzten jarduerei dagokionez, baliogarriak izan direla iruditu zaigu, etorkizunera begira, unitate didaktiko desberdinen ereduak izanik.


IBILBIDEAREN HAUSNARKETA OROKORRA 




Egin klik trenaren bagoi bakoitzean hausnarketa ikusi ahal izateko! 



No hay comentarios:

Publicar un comentario