DIDAKTIKA OROKORRA

domingo, 26 de febrero de 2017

Laugarren astea!!!

Aste honetan zehar, proiektuen eta unitate didaktikoei buruz hitz egiten egon gara, aurreko asteari jarraipena emateko.


Pasaden ostiralean taldeka aztertutako "De las programaciones didacticas a la unidad didactica" txostena, gela osoaren aurrean zatika azaltzen egon gara. Beraz, talde bakoitzari esleitu zaion zatiari buruz egindako laburpen edo aipatutako kontzeptuak aipatzea garrantzitsua dela iruditzen zait, modu honetan, ezagutzak hobeto barneratzeko eta jasotako informazioa zuekin konpartitzeko.


Curriculuma, ikaskuntzaren elementuen orden multzoa da, eta curriculuma eratzen duten elementuak, honako hauek dira:






Oinarrizko konpetentziak, ikasleek eskuratu beharreko ezagutza, trebetasun eta jarreren multzoak dira eta hauen helburua, Curriculumaren elementu desberdinak testuinguruaren arabera zehaztea da.


Lau zehaztapen maila daude eta hauek ondo ulertzea eta barneratzea garrantzitsua dela uste dut, izan ere, etorkizunean irakasle bezala jarduteko asmoa dut eta gelan erabiltzeko edota lan egiteko, beharrezkoak dira.


Lehenengo zehaztapen maila, DEKRETUA edo CURRICULUMA da. Gobernu autonomiko eta zentralak dira sortzen dutena. Helburuak, edukiak, metodologia, ebaluazioa,...zehazten dituen dokumentua bat da, gobernuak ezartzen dituen gutxieneko irakaskuntza edo oinarrizko alderdietatik abiatzen dena.


Bigarren zehaztapen maila, HEZKUNTZA PROIEKTUAK dira. Hauek ikastetxeko irakasle klaustroak diseinatzen dituzte, ikastetxearen testuinguru sozial, kultural eta hezkuntzakoan oinarrituz.


Hirugarrena, aldiz, UNITATE DIDAKTIKOAK dira. Irakasle edo hezitzaile taldeak sortzen dituzte, Hezkuntza Proiektuetan oinarritzen dira eta konpetentziak kontuan hartuz burutuko dira.


Azkena, hau da, laugarren zehaztapen maila, BANAKAKO EGOKITZAPEN CURRICULARRA da. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko neurria izan daiteke eta ikaslearen tutoreak edo familiarekin dagoen arazoaren aurrean lan egiteko dagoen pertsonak burutuko dute.


Hemen uzten dizuet zehaztapen mailak laburtzen dituen egindako eskema bisuala, espero dut erabilgaria izatea kontzeptuak hobeto ulertzeko eta ondo barneratzeko.






Lauhilabete honetan, taldeka, Unitate Didaktiko bat sortu behar dugu, beraz, interesgarria iruditzen zait Hezkuntza Proiektuak eta Unitate Didaktikoak ondo bereiztea eta hauen hausnarketa sakonagoa egitea. Horretarako, aurkezpen txiki bat pretatu dut, lan egiteko bi tresnak azaltzen dituena.


Powered by emaze



Astearen azken egunean, Alaitzek, sorpresa bat ekarri zuen gelara. Lau pertsoneko taldeak egin genituen eta talde bakoitzari, poltsa batzuk banatu zizkigun. Guk, hiru poltsa genituen eta poltsa bakoitzean, liburu bat zegoen. Gure eginkizuna, honako hau zen: deigarria iruditu zitzaigun informazioarekin klasean lantzeko zerbait prestatu behar genuen. Beraz, power point bat prestatu genuen konpetentzien inguruan bildutako informazioarekin, kontzeptu batzuk azalduz eta interesgarriena aipatuz.


Hemen uzten dizuet egindako power point-a, espero dut zuen gustokoa izatea eta hainbat kontzeptuen inguruko ezagutzak barneratzeko baliagarria izatea!




















ERREFERENTZIAK: 


Escamilla, A. (2009). Las competencias en la programación del aula. Barcelona: Grao. 

Jimeno, J. (2008). Educar por competencias, ¿qué hay de nuevo?. Madrid: Morata.

Revista Docencia e Investigacón, 245-270orr

Rodríguez Torres, J. (2010). De las programaciones didácticas a la unidad didáctica: incorporación de las competencias básicas y concreción de las tareas.

Villa, A eta Poblete, M. (2007). Aprendizaje basado en las competencias. Deusto: Ediciones Mensajero. Webgune honetatik berreskuratua:
http://delegacion233.bligoo.com.mx/media/users/20/1002571/files/240726/Aprendizaje_Basado_en_Competencias.pdf

viernes, 17 de febrero de 2017

Hirugarren astea..

Aste honetan zehar hainbat gauza egiten ibili gara, betiere, hezkuntzaren didaktikarekin zerikusia dutenak.


Orain arte irakasgai honek eskainitako ezagutzak, ikuspegi zabaleko ezagutzak izan dira, baina aurrera joan ahala, ezagutza guztiak ordenatzen hasiko gara, ikaskuntza aberatsa eraikiz.


Hasteko, Dekretuarekin lanean ibili gara, izan ere, lan modularra gauzatzeko beharrezkoa da. Aurreko astean bezala, Haur Hezkuntzako Curriculumean aipatzen diren konpetentziak kontuan hartu behar ditugu gure lana egiteko, hain zuzen ere, bigarren fasearen atalak gauzatu ahal izateko. Horretarako, irakasgai bakoitzeko irakasleek banatutako irizpideaz gain, honako bi taulak erabiltzeko aukera dugu, materialaren deskribapen zehatza eta azterketa sakona egin ahal izateko.


Hona hemen taula horien bi adibide:





Horretaz gain, asistentzia eta lanen kontuari buruz hitz egiten egon gara. Asistentzia %100 izan arren, irakasleak ez du zerrenda egunero pasatuko. Didaktikan eguneroko lana baloratzen da, beraz, klasera joatea oso garrantzitsua da, izan ere, kontzeptu gehienak, klasean bertan mapa kontzeptualen zein taldeko lanen bitartzen lantzen dira.


Bestalde, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakurketa eta idazketa prozesuak proiektuen bidez egiten dituen ikastola bateko esperientziaren berri izan dugu. Horretarako, Arrankudiagako ikastolan lan egiten duen Nekane Ochoaren entrebistaren bideoa ikusi dugu.




Bideo honetan azaltzen dena laburbiltzeko, honako ezaugarri hauek aipatu behar dira:


- Gela berean, adin desberdinetako haurrak daude.


- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza duen ikastola da.


- Aurrera eramaten diren proiektuak, haurrak aukeratutakoak dira.


- Adin guztientzako proiektu berdinak dira.


- HELBURU nagusiena: mundua ulertzea da, gure burua errealitatean kokatzeko.


- Umeen helburuak kontuan hartzen dira, ezagutza horiek lortzeko asmoz.


- Gelak polifonikoak dira. Iritzi/ikuspuntuak desberdinak dira umeen artean, beraz, ahots desberdinei tokia uzten zaie, hau guztien iritziari balioa emanez.


- Aniztasuna oso garrantzitsua da.


-Ikas komunitatea da, etengabeko interakzioak daude (testu, ume, irakasle...)


- TESTUA da unitate garrantzitsuena. Testua, egin eta ulertu daitekeen guztia da, hau da, komunikatzeko funtzioa duen edozein testua.


- TESTUAK erabiltzearen helburua, komunikazioa da. Norberak pentsatzen duena azaltzeko, ezagutarazteko,...


- Testuen ekoizpen eta interpretazioan (ulertzea), idazleak esaten duena, nola esaten duen eta esaten duenaren intentzioa kontuan hartzen da.


- Testuak ahozkoak eta idatzizkoak izan daitezke.

- ...


Bukatzeko, "DE LAS PROGRAMACIONES DIDACTICAS A LA UNIDAD DIDACTICA" artikulua lantzen ibili gara. Taldeka egin behar dugun lanari sarrera emateko eta unitate didaktikoak hobeto ulertzeko erabilgarria izan da, izan ere, programazioen eta unitate didaktikoen artean dagoen aldea ezagutu dugu. Egin behar izango dugun hurrengo lana, UNITATE DIDAKTIKO bat programatzea izango da, beraz, beharrezkoa da horren aurretik txostenean landutako ezagutzak barneratzea.


Hemen uzten dizuet artikulua laburtzen duen power point-a, modu bisual eta sinple batean kontzeptu desberdinak azaltzen dituena








ERREFERENTZIAK:

Otxoa, N. (2013). Arrankudiagako LHI. Eskolako txikienak irakurtzen eta idazten proiektuen bidez. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.youtube.com/watch?v=w7nEXT7HLE8&feature=youtu.be 

Rodríguez Torres, J. (2010). De las programaciones didácticas a la unidad didáctica: incorporación de las competencias básicas y concreción de las tareas.




domingo, 12 de febrero de 2017

Bigarren astea!

Aurreko astean landutakoari jarraipena emateko, aste honetan, HEZIBERRI Dekretua aztertzen jarraitu dugu.


Oraingo honetan, Haur Hezkuntzako oinarrizko konpetentziak eta esperientzia eremuak azaltzen dituen mapa kontzeptuala egin dut. Dekretuak zehazten duen bezala, oinarrizko konpetentzien barruan, alde batetik zehar konpetentziak daude,eta bestetik, konpetentzia espezifikoak.


Zehar konpetentziak, bizitza osoan zehar eraikitako konpetentziak dira eta elkarren artean lotura dute, hau da, beharrezkoak dira gaitasun batzuk besteak lortzeko. Curriculumaren arabera, honako hauek dira lortu beharreko konpetentziak:


- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzekoa

- Ikasten eta pentsatzen ikastekoa

- Elkarbizitzarakoa

- Ekimenerako eta ekiteko espiriturakoa

- Izaten ikastekoa


Konpetentzia espezifikoak, aldiz, bizitzako esparru eta egoeretan arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, eta haietan, diziplina-arloren bateko berariazko baliabideak erabiltzen dira. Konpetentzia hauek, esperientzia eremuen bidez lortuko dira eta honako hauek dira:


a) Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

b) Matematikarako konpetentzia

c) Zientziarako konpetentzia

d) Teknologiarako konpetentzia

e) Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

f) Arterako konpetentzia

g) Konpetentzia motorra


Esperientzia-eremuei dagokionez, Haur Hezkuntzako Curriculuma, bi esperientzia-eremutan antolatzen da. Alde batetik NORBERAREN NORTASUNAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALAREN ERAIKUNTZA eremua aipatzen da, eta bestetik, NORBERAREN NORTASUNAREN ETA KOMUNIKAZIO ETA IRUDIKAPENAREN ERAIKUNTZA eremua.


Hona hemen bi esperientzia eremuak laburbiltzen dituen aurretik aipatutako mapa kontzeptuala 237/2015 DEKRETUA jarraituz eginikoa:





K2 modulu lanerako gida aztertzen ibili gara, lanaren fase desberdinak hobeto ulertzeko asmoz. K2 modulu lana, lauhilabete honetan taldeka egin beharreko lana da, irakasgai guztiak barneratzen dituen lan potolo eta garrantzitsua. Horretarako, gidaren eskema bisual bat egin dut, lanaren eginkizunak, faseak,...ondo ulertu eta barneratzeko.







Bukatzeko, HEZIBERRI 2020 planari buruz hitz egiten egon gara, gure hezkuntza-sistema hobetzeko asmoz argitaratutako planari buruz, hain zuzen ere. Erreferentzietan txertatzen dizuet plan honi buru informazioa ematen digun web gunea 



ERREFERENTZIAK:

237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. Honako webgune honetatik berreskuratua:  http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/





domingo, 5 de febrero de 2017

Lehenengo astea...

Aste honetan zehar, Didaktika Orokorra irakasgaian, lauhilabetean zehar jorratuko ditugun kontzeptuak eta eginbeharrekoak zeintzuk diren landu dugu.

 
Didaktika, hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertu eta garatu egiten dituen pedagogiaren arlo aplikatua da, pedagogiak emandako teroria eta helburuei jarraiki. Honen arabera, didaktikak, ikasketa- eta irakaskuntza prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak zehaztu egiten ditu.

 
Beraz, ZER DA HAUR HEZKUNTZAKO DIDAKTIKA OROKORRA?

 
Honetan murgilduko gara lauhilabete honetan, haur hezkuntzaren ikasketa eta irakaskuntza-prozesurako behar diren metodo eta baliabideak zeintzuk diren ezagutzera, eta honela, gure etorkizuneko lanean eginbeharrekoak zeintzuk diren jakingo dugu.

 
Haur Hezkuntzarako Curriculuman, haur hezkuntza arautzen duen dekretua dago, kasu honetan, 237/2015 DEKRETUA. Dekretu honen bidez, gizarteko eskakizunak kontuan hartzen dira hauek asetzeko, hau da, hezkuntza-sistema ahalik eta hobeagoa izan dadin, hezkuntzaren kalitatea hobetuz doa emaitza hobeagoak lortzeko asmoz.

 
Hau guztia lortzeko, hainbat esparru kontuan izan behar dira eta etengabeko lana beharrezkoa da, beraz, hurrengo egunetan, dekretua aztertuko dugu Haur Hezkuntza arautzen duen Curriculuma ondo ezagutzeko.


Bertan txertatzen dut azterketa sakona egiteko behar den txostena, irakasle bezala eskuragarri izan behar duguna!

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf


Bukatzeko, dekretuaren lehendabiziko 20 orrialdeak laburtzen dituen eskema txetatzen dut, modu argi eta bisual batean Haur Hezkuntzako Curriculumaren kapituluak aipatuz.










ERREFERENTZIAK:

237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2016/01/1600142e.pdf
237/2015 DEKRETUA